Jarduerak

Zuri-Baltza xake taldeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtero gure inguruko bi festa garrantzitsuenetan: aldi-bereko partidak auzoko jaietan, Santutxun, eta 6 eguneko jaialdia Bilboko Aste Nagusian. Noizbait ondoko auzoetako jardueretan ere parte hartu izan dugu, Miribillako jaietan, esaterako.

Zure auzoan xakearen inguruko jardueraren bat antolatu nahi baduzu, zer iruditzen zaizu email bidez gurekin harremanetan jartzea? “Harremana” erlaitzean duzun helbidera idatzi besterik ez duzu.

Xakea jendeartera ateratzeaz gain, gure lokalean hobekuntza helburu duten jarduerak antolatzen ditugu: adibide gisa, horra 2016ko martxoan Santiago Gonzalez de la Torrek eskainitako ikastaroa edo 2016ko apirilean Maikel Gongora kubatarraren aldi-bereko erakustaldia.

Santiren ikastaroa Zuri Baltza-n

Xake-ekintzen antolaketan dugun esperientziaren erakusgarri, aipatzekoa da azken urteotan Bizkaiko Federakuntzak gure esku utzi izana Kadete eta Gazte mailetako txapelketen ardura.

NM Maikel Góngora-ren aldibereko partidak

Jarraian, Santutxuko eta Miribillako jaietako zenbait argazki dituzu ikusgai. Aste Nagusian antolatzen ditugun jardueren berri izan nahi baduzu, klika ezazu “Aste Nagusia” erlaitzean.

Fiestas de Santutxu IV Fiestas de Santutxu V Fiestas de Santutxu VI

Fiestas de Miribilla III Fiestas de Miribilla II