Historia

Zuri-Baltza xake taldea 1965 urtean sortu zen eta, horrenbestez, Bizkaiko bigarren xake-elkarterik zaharrena gara. Lehen urratsak Juan de la Cosa kaleko Nautilus tabernan eman genituen, baina, handik gutxira, egungo egoitzara egin genuen jauzi.

Zuri Baltza Portugaleten

Berrogeita hamar urte hauetan, taldekako txapelketa garrantzitsuenak irabazi ditugu, eta guztien artean, 1998/1999 denboraldian maila goreneko Euskal Liga irabazi izana nabarmendu behar dugu.

Hala ere, gure klubaren helburua, betidanik, xakearen ikuspegi hezitzailea bultzatzea izan da. Zuri-Baltzaren altxorrik handiena jokalari gazteen harrobia da eta, hori dela eta, auzoko gazteengan zaletasuna pizten saiatzen gara. Horretarako, gure klubean eta inguruko ikastetxeetan klaseak ematen dituzten monitoreak ditugu.

Aipatutako guztia, klubeko bazkide helduak eta adinekoak ahaztu gabe. Haientzat astearteetan doaneko klaseak eskaintzen ditugu.